Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Testuingurua
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta Arrasateko udalerrian egun indarrean dagoen Aparkatze eta igarotze mugatuko sistema (TAO Sistema) arautzen duen Udal Ordenantza sinplifikatu eta eguneratzeko testu berria idazteko beharra dagoenez, agiria idatzi aurretik, kontsulta publiko baterako deia egiten da, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen, erakundeen eta elkarteen ekarpen eta iritziak jasotzeko asmoz.
Herritarrek, erakundeek eta elkarteek parte hartu ahal izango dute, euren ekarpenak partaidetza.arrasate.eus udaleko web atalean eginda edo BAZen sarrera ofiziala eginda. Ekarpen edo iritziak bidali ahal izango dira 2026ko apirilaren 13ra arte.
Zer eta nola egingo dugu
Urte hauetako ordenantzaren funtzionamendua eta hartutako erabakiak eta gero, indarrean dagoen TAO sistema arautzen duen ordenantzaren gain aldaketak aurreikusten dira, izan ere: 2025ean onartutako Mugikortasun Plan berriak jasotzen dituen hainbat neurrik trafikoaren eta aparkalekuen gain eragina dute, eta horietara egokitu beharra dago; horrez gain, ordenantza indarrean dagoen denbora honetan, funtzionamendua ikusita, hobetu daitezkeen alderdi batzuk hauteman dira; azkenik, TAO sistema kudeatzen duen zerbitzu-kontratua 2027an amaitzen da, eta garrantzitsua izango litzake, balizko kontratu berri bati begira, TAO sistema egonkor bat ezarriko duen Ordenantza berri bat idaztea.
Horiek horrela, ordenantzaren berraztertzea eta sinplifikazioa egin beharra dago, erabiltzaileentzat funtzionamendua errazteko eta onartutako Mugikortasun Planera egokitzeko.
Horretarako herritarren ekarpen eta iritziak ezagutzeko horren beharrezkoa den kontsulta publikoa eginda, teknikariek ekarpenak aztertuko dituzte. Ondoren testua berridatziko da, udalerriko mugikortasun-politikekin lerrokatuta egongo dena. Behin hasierako onarpena eta gero, herritarrei irailean zehar aurkeztuko zaie testu berria eta herritarrek aukera izango dute ekarpen eta alegazioak egiteko
Prozesuaren baldintzak
Lehenengo fasea: Kontsulta publiko hau, apirilaren 13ra arte.
Bigarren fasea: Udal teknikarien eta parte-hartze prozesua bideratuko duen erakundearen arteko barne lana. Testua berridaztea.
Hirugarren fasea: Testua hasiera batean onartu ostean, Informazio Publikoa eta testu proposamen horren gain, herritarren ekarpen berriak jasotzea.
Horretarako, herritarrei testua aurkeztu eta azaltzeko auzo bilerak egingo dira, alegazio fase barruan.
Laugarren fasea: Egokitzapenak egin ostean, behin betiko onarpena edo berriz hasiera bateko onarpena eman beharra.
Arrasateko Udalak herritarren parte-hartzea funtsezkotzat jotzen du udal araudia eguneratzeko prozesuetan, hori dela-eta, 18 urtetik gorako herritar zein eragile guztiei dei egiten die ekarpenak egitera (Arrasaten bizi ez arren, bertan lan egin edo bisitatzen duen edonork parte-hartu ahal izango du).
