Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Testuingurua
-
2/2005 FORU ARAUA, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra.
-
Uztailaren 5eko 11/1989 FORU ARAUA, Gipuzkoako Tokiko Ogasuna erregulatzen duena.
-
38/2006 FORU DEKRETUA, abuztuaren 2koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua.
Aurrez aipatutako foru arauetan, zatikatu edo geroratu beharreko zorrak zenbateko handikoak izaten dira, eta izapidetu beharreko espedienteak oso konplexuak dira. Ondorioz, zehaztasun-falta handia sortzen da prozedura horiek izapidetzeko faseetan kontuan hartu beharreko inguruabar eta betekizunei dagokienez.
Zer eta nola egingo dugu
Udal ordenantza bidezko aldaketa eta eguneraketa zehatza, zenbateko murriztuko zorrak zatikatzeko eskaerei erantzuteko, eta, berariaz, ezaugarri bereziak dituztenei, hala nola aldizkako ordainagiri bidez kobratzekoak.
Egun udalerrian aplikagarria den udal ordenantzaren irizpideak zehaztasun handiagoz jasotzea eta eguneratzea gaur egungo testuinguru sozio-ekonomikora.
Horretarako, herritarren eta udalerrian betebehar fiskalak dituzten gainerako zergadunen iritziak jaso nahi dira galdeketa ireki honen bitartez, zatikapen eta atzerapenen eskaerak ahalik eta gehien testuinguru ekonomikora egokitzeko.